Herriko ikastetxeetan ari dira bilketa egiten, baita Labore Oarsoren egoitzan ere. Hurrengo asteburuan Mamuten egingo dute bilketa.
Euskal Autonomia Erkidegoak azokan duen postuan aurkeztu zuten atzo itsas ondarearen defentsa egin nahi duen jaialdia. Maiatzaren 28tik ekainaren 1era ospatuko da festibala.
Jolasetan oinarrituta mozorrotuko dira, baina gainera, musikala antolatu du otsailaren 22an inauteri larunbatean Oarsoirriak proiektuak.
Errenteria-Oreretako 158 familiek egiten dute etxeko konposta edo auzokonposta; zehazki, 102k konpostatzen dute sortzen duten bio hondakina etxean bertan, eta 56 familia dira herrian dauden sei guneetan auzo konposta egiten dutenak.
Barrutiko ostalaritza gune guztietako ordezkariek Pasaiako Udalaren asmoa kritikatu dute, "diru publikotik ezin zaigu konpetentzia egin".
Herriko lau txokotan jarri dituzte indarkeria matxistaren kontrako seinaleak, Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarlanean.
Oiartzungo greba batzordeak antolatuta, agerraldia egingo dute plazan. Gainera, hilaren 30erako prestatu duten egitaraua aurkeztuko dute.
Parte hartzaileek 500 metroko igeriketa proba egin beharko dute, 8 kilometro bizikleta estatikoan, eta 3,25 kilometroko lasterketa Fanderiako bidegorrian atonduko duten zirkuituan.
Artikutza Naturak bisita gidatua antolatu du igande goizerako. 11 kilometroko ibilbidea egingo dute, Eskasetik hasita. Izena emateko epea, bihar arte.
Oiartzungo pilota elkartekoek 21 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Horietako zortzi Madalensoron izango dira.
Bertaratu ziren ertzainek erasoa jaso zuen langilea lantegi kanpoan aurkitu zuten eta Segurtasun Sailaren informazioaren arabera aurpegian hainbat kolpe eta ahotik odola zeriola aurkitu zuten.
Etxetik gertu amaituko du urtarrila Haatikek. Dantza garaikideari bertsoak jartzen dizkion ikuskizuna, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da ikusgai hilaren 26an (igandea) 19:00etan.