'919 dias, si se podia' liburua aurkeztuko dute ostiralean
Ahora Madrid alderdiarekin Madrilgo udalean ogasun zinegotzi izan zen Carlos Sanchez Mato eta Eduardo Garzonek idatzitako '919 dias, si se podia' liburua aurkeztuko du Sanchez Matok ostiralean Reina aretoan 18:30ean hasita.
Ahora Madrid alderdiarekin Madrilgo udalean ogasun zinegotzi izan zen Carlos Sanchez Mato eta Eduardo Garzonek idatzitako ‘919 dias, si se podia’ liburua aurkeztuko du Sanchez Matok ostiralean Reina aretoan 18:30ean hasita. Sanchez Matok eta Garzonek Ogasun departamenduan egin zuten kudeaketaren berri ematen dute Madrilgo udalean ardura horrekin aritu ziren bitartean; besteak beste, Madrilgo Udalak zuen zorra %58 murriztu zutela (2.911 milioi euro) eta 4.606 milioi euroko superabita lortu zutela jaqso dute liburu horretan, “herritarren interes errealak udal kudeaketa publikoaren erdigunean jarrita”.
PPren gobernuek Espainiako Estatuko hiriburuko udaleko kontuak nola utzi zituzten erakusten du liburuak hamar urtean zorra %580 handituta, zerbitzu publikoak pribatizatuta, eta udal ondarea saldu eta erosleari berriz alokatu ondoren. Liburu aurkezpena Podemos Errenteria eta Noski liburu dendarekin elkarlanean antolatu dute. Podemos Errenteriak azaldu duenez, liburuak erakusten du gainera eskuineko ordezkariak definizioz kudeatzaile onak diren ideia gezurra dela, “baita alternatiba existitzen dela: hori herritarrei begirako zerbitzuak eta haien ongizatea lehenestea da”.
Ezker Anitza-IUk herritar guztiak deitu ditu liibvuru aurkezpenean parte hartzera.