Materiala salgai jarri du Murixka Dantza Taldeak
Ostiralean materiala kalean saltzen izango dira dantza taldekoak, pintxo potea bitartean.
Askotariko materiala salgai jarri du Murixka Dantza Taldeak. Poltsak (5 euro), elastikoak (8 euro) eta izerditakoak (15 euro) egin dituzte, dantzazaleek eta herritarrek oro har eros ditzaten.
Horiek saltzeko bidean, bihar (hilak 24, ostirala) mahaia jarriko dute pintxo potea bitartean Tiñelu eta Azkena tabernaren artean, nahi duenak bertatik bertara materiala ezagutu eta eros dezan. Bestela, eskaerak Whatsapp bidez (638 399 736 zenbakian), edo Instagram (@murixka) eta Fecebook (Murixka Dantza Taldea) sare sozialen bidez ere egin daitezke.
Tamaina guztietako gaiak dituzte, komeni da Murixkarekin kontsulta egitea taila aukeratzeko. Eskaerak egiteko epea hilaren 31ra artekoa da.