Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ekintzez jositako urtea dator Itsastarrak Mendi Elkartearentzat

Egitarau oparoa antolatu du mendi taldeak 70. urteurrena ospatzeko. Hilero irteera ala ekintza kultural bat egingo dutela iragarri dute. Apirilean Alex Txikon alpinista ekarriko dute.

Lepo bete zen alkateordetzako areto nagusia, 70 urteurrenaren aurkezpenean.
Pasaia
2020/01/23

Itsastarrak Mendi Elkartea Pasaian zein errotuta dagoen frogatu zen bart Trintxerpen. Gainezka egin zuen alkateordetzako areto nagusiak mendi taldearen 70. urteurrenaren aurkezpenean. Haur, gazte, heldu eta adineko ugarik egin zuten bat ekitaldiarekin, elkartea osasuntsu dagoen seinale. Zazpi hamarkada asko dira eta Pedro Andueza kideak adierazi bezala “mendia aldatu da”, baina Itsastarrakek hemen jarraitzen du eta lagun artean ospatu nahi du bere 70 urteurrena.

Pasaiako eragile garrantzitsuen artean kokatu zuen Itsastarrak Mendi Taldea, Nahikari Otermin Pasaiako Udaleko kideak, “70 urte igarota, 175 bazkide ditu elkarteak, eta 100 federatu txartel baino gehiago”. Hainbeste urtez lanean jardun duten kideen konpromisoa eskertu zuen, herriko nortasuna gorpuzten baitute, “Pasaiako ondarearen parte zaretela esan dezakegu, ondarea ez delako bakarrik fisikoa, elkarteek sortzen duten herri bizi hori ere, gure ondarearen parte da” esan zuen Oterminek.

70 urtetan asko aldatu da gizartea eta Itsastarrak garai  guztien lekuko izan dela oroitarazi zuen Pedro Anduezak. Gauza asko pasatu dira elkartea, ‘Ichastarrak’ izenarekin sortu zenetik, “hasieran ‘Itxastarrak’ izan behar zuen izena, baina frankismoko erakundeak urduri jarri ziren ‘tx’ ikustean”. Bost gazterekin hasi zuen ibilbidea Itsastarra Mendi Taldeak, “tamalez, denak gizonak” Anduezak azaldu bezala. Taldeko emakumeei aitortza egin zien taldeko kideak, eta urteak aurrera egin ahala taldearekin bat egin duten “emakume kopuru nabarmena” aipatu zuen.

70 urteurrena behar bezala ospatzeko, hilero irteera edo ekintza berezi bat antolatuko dute azaldu zuen Itsaso Andueza kideak. Denak bereziak izango diren arren, apirileko ekintza esanguratsuen artean kokatu zuen Anduezak, “bere neguko espedizioetatik iritsi berritan, Alex Txikon izango dugu gurekin”. Itsastarrak taldeko zenbait kiderekin harremana eratu du alpinista bizkaitarrak. Are gehiago, Antartikara eta Himalaiara egindako bidaietara, Itsastarraken elastiko bat eraman du Txikonek. Itsaso Anduezaren esanetan, “zorte ona” eman dio kamisetak.

Angel Bueno Pinedak diseinatu du elkartearen irudi berria.

Dena dela, Txikon egitarau oparo baten parte bat baino ez da izango. Otsailean, sagardotegiaz gozatuko dute. Uztailan Euskal Herriko tontorrera, Hiru Erregeen Mailara igoko dira; klasiko bat zalantzarik gabe. Azaroan bestalde zinemari keinu egingo diote; akordioa lotuta, egun oso bat eskainiko zaio mendiari IKUSKAn, Pasaiako Film Laburren Erakustaldian. HITZAk laster argitaratuko du albiste bat Itsastarrak Mendi Elkartearen 70. urteurreneko egitarauarekin.

Denetarik izan zuen atzoko ekitaldiak, baita garaikurrak ere. 2019ko bi lehiaketen sariak banatu zituzten. Juan Jose Lopez Azurmendik irabazi zuen mendi argazkiren lehiaketa. Angel Bueno Pinedak bestalde, erakundearen logo berriaren saria jaso zuen. Irudi benetan polita diseinatu du Buenok, hainbat esanahi ezberdin biltzen dituena.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.