Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
U-30 GREBA OROKORRA

Greba orokorreko ekintzen egitaraua aurkeztu dute Oiartzunen

Oiartzungo greba batzordearen deialdiarekin bat eginda, hamarnaka oiartzuarrek agerraldia egin dute, grebarako dituzten arrazoiak azalduz.

greba agerraldia oiartzun Hamarnaka herritarrek aurkeztu zuten hilaren 30eko egitaraua.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/01/25

Datorren osteguneko greba orokorraren deialdiari begira, alor askotako oiartzuar askok indarrak batu zituzten atzo arratsaldean. Urtarrilaren 30eko greba egiteko arrazoiak azaldu zituzten, eta egun horretarako prestatu dituzten ekintzen egitaraua ere aurkeztu zuten.

Mobilizatzera deitu zuten, “patronalak eta instituzioek amore eman arte”. Azken urteetako murrizketek kendutako berreskuratzeko garaia dela uste dute, eta pentsio, lan baldintza eta bizitza duinak nahi dituztela aldarrikatu zituzten.

“Borrokan jarraituko dugu”, iragarri zuten, “planeta eta pertsonak suntsitzen ari den sistema ekonomiko eta sozial kapitalista, neoliberal, patriarkal honek ezartzen duen logikaren aurka”.

Arrazoi zehatzen zerrendari errepasoa eman zioten. Honakoak dira eskakizunak: 2011 eta 2013ko erreformetan onartutako pentsio-murrizketen indargabetzea; 65 urterekin erretiroa, eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa; Zapatero eta Rajoyren gobernuen lan erreformak bertan behera uztea; hileko gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea; lanaldia 35 ordukoa izatea; gizon eta emakumeen soldata zein pentsio arrakala murriztea…

Zerrenda horri erantsi diote etxeko lanak eta zaintza lanak duintzea eta gainerako enpleguetan dauden eskubide berberak aitortzea, edo alokairu sozialeko etxebizitza bat eskuratzeko eskubidea legez bermatzea. Gainera, enpresetako hitzarmenak herrialdeko lan hitzarmenarekin arautzea galdegin dute, estatukoa izan beharrean.

Horregatik guztiagatik, iragarri zuten hilaren 30ean langileek 24 orduko lanuztea egingo dutela, eta ikasleak ez direla eskoletara joango. Zaintza greba ere izango da, eta emakumeen gain geratu ohi diren zaintza lanak kolektibizatzen saiatuko direla. Horrez gain, kontsumo greba egitera ere deitu dute. Egun horretarako egitarau indartsua findu du Oiartzungo greba batzordeak, eta grebarekin lotutako bideo eta argazkiak e-posta bidez bidaltzeko eskatu dute.

Egitaraua

  • 06:00etan: Eskualdeko hitzordua, industriaguneetara joateko piketeak antolatzeko.
  • 08:30etik 10:30era: Gosaria grebalarientzat, pleno aretoan.
  • 09:00etan: Pikete kalejiraren hasiera, plazan.
  • 11:00etan: Donostiako manifestaziora joateko kotxe karabana osatuko dute hilerrian, eta Irundik datozenekin bat egingo dute.
  • 12:30ean: Manifestazioa, Donostiako Artzain Onaren plazatik hasita.
  • 14:30ean: Bazkari autogestionatua, pleno aretoan.
  • Ondoren, mikrofono irekia, eta musika tresnak eramatera animatu dute.
  • 17:30ean: Oiartzungo mobilizazioa. Iragarri dutenez, zaintza lanak egiten dituzten emakumeek greban parte hartzeko saiakera egingo dute.
  • Bukatzeko, askaria egingo dute pleno aretoan. Egunak utzi duena iruditan ikusiko dute.
  • Egun osoan zehar: udaletxeko pleno aretoa topagune bihurtuko da, deskantsurako eta abar.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.