Osteguneko greba orokorraren harira, hainbat mobilizazio Lezon
Ostegunean, goizean eta arratsaldean mobilizazioak egingo dituzte herrian. Bihar (asteartea), auto karabana egingo dute.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokor deialdiarekin bat egin dute Lezon. Ostegunean da greba orokorra. Egunaren aurretik hainbat jarduera egin dituzte herrian (bihar auto karabana dago, 18:00etan Plazetatik hasita), eta orain, greba batzordeak ostegunean egingo denaren berri eman du. Honakoak dira deialdiak:
- 06:00etan, Oarsoaldeko informazio piketeak osatzeko Oiartzungo Mamuten bilduko dira.
- 10:00etan, Gurutze Santuaren plazatik hasita, kale bira herrian zehar eta propaganda banaketa.
- 10:30ean, Altzateko biribilgunetik, Donostiako herrialdeko manifestaziora joateko oinezkoen martxa abiatuko da (Oarsoaldeko herritarrek 11:45 egon behar dute Saguesen).
- 11:15ean, Altzate igerilekuko aparkalekutik, Donostiako mobilizaziora joateko auto karabanaren irteera.
- 12:30ean, Donostiako Artzai Onatik, herrialdeko manifestazioa.
- 17:30ean, Gurutze Santuaren plazan, elkarretaratzea.