Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Pasaiako hirugarren Kirol Gala, asteazkenean

Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egingo dute ekitaldia. Pasaiako kirol elkarte, eragile eta norbanakoek 2019an egindakoa aitortuko dute.

Kirol Galaren azaleko irudia.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2020/01/27

Pasaiako Kirol Galaren hirugarren ekitaldia egingo dute hilaren 29an (asteazkena), 19:30ean hasita Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan. 2019an esanguratsuak izan diren kirol ekintzen laburpena egitea da ekitaldiaren xedea, jarduera fisikoaren eta kirolaren praktikaren garrantzia nabarmentzeko. Hala, Pasaiako Udalaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailaren bitartez, udalerriko kirol elkarteen sarearen egitekoa aintzat hartu, eta sare horretako kirolari talde eta kideei aitortza egiteko baliatuko dute gala: publikoki haien ahalegina, dedikazioa eta eskaintza aitortu nahi dute, kirolaren balioa goraipatuz, eta saria jasotzen dutenentzat pizgarri modura. Gainera, kirolarien eta herritarren elkargune izango da Juanba Berasategi asteazkenen arratsaldean.

Bertan egoteko gonbidapenak herriko kirol elkarte eta bestelako eragileen artean banatu dira. Hala ere, ekitaldia irekia da, eta gonbidapen horiek HAZ bulegoetan edota Jarduera Fisikorako eta Kirolerako Sailean eskura daitezke.

Hautagaiak 2019an izan diren kirol merituen arabera bereizi dira. Horrela, iaz egindakoari gorazarre egiteko galan honako talde, eragile eta norbanakoei egingo zaie aitortza. Honakoak dira:

  • Pasaia Kayak taldearen errepasoa egingo da, eta Ion Carballori aitortza.
  • Pasai Donibane-Koxtape arraun taldeko Haurren Mailako taldeari aitortza, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako txapeldun izateagatik.
  • Donibane Eskubaloia kirol elkarteko Senior eta Kadete mailetako taldeei aitortza, Gipuzkoako Kopa irabazteagatik.
  • Antxotarrak Lasterkari Taldeko kide Edurne Jauregiri eta Ana Cruz Oyarzabali aitortza, Kirolprobak Ligan irabazle izateagatik.
  • Pasaiako Trintxer Hockey Taldeari aitortza, 50. urteurrenagatik.
  • Pasaitarrak izanik, udalerrikoak ez diren elkarteetan aritzen diren kirolari nabarmenduei ere egingo zaie aitortza.

Horrez gain, hainbat aurkezpen eta azalpen emango dituzte gala bitartean. Hala, Pasaiako Badia Aktiboa estrategiaren aurkezpena eta horren barruan dauden programen azalpena egingo da: Jarduera Fisikoa eta Kirol Orientazio Zerbitzuaren ibilbidea, nahiz Etxean Bizi eta Heldufit egitasmoen aurkezpena egingo dute, besteak beste. Tipi-Tapa ekintzek aitortza izango dute, eta Bizikleta mugikortasunaren gainean egindakoak ere azalduko dituzte: BiziBadia mailegu sistema, eta bizikletan ikasteko ikastaroaren informazioa.

Oarsoaldea mailan landutakoen berri emango dute aldi berean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.