Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
U-30 GREBA OROKORRA

U-30ko greba orokorrari babesa adierazi diote Oarsoaldeko pentsiodunek

Agerraldi jendetsua egin dute gaur pentsiodunek Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. U-30ko greba orokorrari babes adieraztea zuten helburu eta argazki erraldoiaren bidez irudikatu dute babes hori.

Greba orokorra babesteko pentsiodunen agerraldia gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/01/27

Agerraldi jendetsua egin dute gaur pentsiodunek Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. U-30ko greba orokorrari babes adieraztea zuten helburu eta argazki erraldoiaren bidez irudikatu dute babes hori. Eskerrak emanez hasi dute agerraldia Oarsoaldeko pentsiodunek, eta esker on hori, duela sei urtetik astelehenero mobilizatzen ari diren pentsionistentzat izan da. Gaurko irudia, aniztasunetik sortu zen pentsionisten mugimenduaren indarraren erakuslea dela esan dute bildutakoek, baita, euren mobilizazioak sei urte hauetan sostengatu dituzten arrazoi berberak direla  U-30eko mobilizazio orokorra deitzera eraman dituztenak, “baita Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta eragile sozialen gehiengo batek deitu duen greba orokorra babestera ere”.

Sei urte hauetan egin dituzten aldarrikapen berak izaten jarraitzen dute pentsionistek, “hala ere, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak pentsio baxuenak  1.080 euroraino osatzeko eskumena duen, ez du horrelakorik egin, eta Espainiako Estatuko gobernuak gure mobilizazioek eragindako KPIaren %0,9ko igoera onartu behar izan du; gainerako aldarrikapenei dagokienez, guztia airean dago”.

Ezi du gehiago itxaron pentsiodunek euren pentsio baxuengatik bizi duten egoera prekarioa gaurko agerraldian esan dutenez, “nahitaezkoa da 1.080 euroko  gutxieneko pentsioa lortzea, baita gainontzeko aldarrikapenak ere: besteak beste, 1.200 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata; 2010 eta 2012ko lan erreformak indargabetzea; 2011 eta 2013ko pentsioen erreformen alderdi atzerakoienak ere bertan behera uztea; eta pentsioetan eta soldatetan genero arrakalarekin amaitzea”.

Zehazgabetasuna eta ahanztura egotzi dizkiete pentsiodunek egungo gobernuaren programari, “erabakiak Toledoko itunera zein Elkarrizketa Soizaleko Mahaira atzeratzen ari da, eta horrek ez ditu konpontzen prekarietatea eta desberdintasuna eta gainera, pentsioen sistema publikoa arriskuan jartzen du”.

Ez dute zalantzarik eta argi esan dute, beren helburuak lortzeko bermerik onena mobilizazioak dira, “horrela lortu ditugu lorpen txiki horiek, eta ildo horretan bat egingo dugu gainontzeko eragileekin eta herritarrekin ostegunean, soldatak eta pentsioak erabat loturik daudelako, eta denok egun horretan pentsioen sistema publikoaren alde borrokatuko dugu kalean”. Grebaren harira deitutako ekintzetan parte hartzera deitu dute pentsiodunek, eta deialdi berezia egin dute Donostiara: “Alderdi Ederren dugu pentsiodunek hitzordua 12:00etan pentsioen sistema publikoa bere osotasunean defendatzeko”.

Gobernatzen duenak gobernatzen duela pentsio publikoak defendatzen jarraituko dutela esanda, txalo artean amaitu dute agerraldia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.