Haurtzaro Mendi Taldekoak, Santiagomendira
Datorren igandean urteko bigarren txangoa egingo dute Haurtzaro Mendi Taldekoek. 09:00etan aterako dira bertara.
Haurtzaro Mendi Taldeak 2020ko bigarren mendi irteera egingo du, datorren igandean (otsailak 2). Ez dira oso urruti joango: Santiagomendira joan eta handik oinez egingo dute herrirako buelta, Done Jakue bidea jarraituz.
09:00etan aterako da autobusa, ikastolako aparkalekutik. Itzulera 14:00etan inguruan izango dela aurreikusi dute.