[Galeria eta bideoa] Pentsiodunek ez dute hutsik egin
Errenteria-Oreretan ere mobilizazio jendetsuak egin dituzte goizean; handiena, gaur arratsaldeko manifestazioa izango da, 18:00etan abiatuko da Herriko Plazatik.
Lan, pentsio eta bizitza duinen aldarria egitera milaka lagun atera dira gaur kalera Hego Euskal Herrian. Errenteria-Oreretan ere mobilizazio jendetsuak egin dituzte goizean; handiena, gaur arratsaldeko manifestazioa izango da, 18:00etan abiatuko da Herriko Plazatik.
Aurretik, Donostian egindako deialdiarekin bat egin dute herritar ugarik, tartean pentsiodun eta jubilatuek. Ondoren mahairen bueltan elkartu dira Merkatuzarren antolatu duten bazkari autogestionatuan.