Euskaraldia entitateetan zabaltzea prestatzeko bilera, astelehenean
Euskaraldia azaro eta abendu artean egingo dute. Aurten entitateen inplikazioa bilatuko dute.
Azaro eta abenduaren artean izango da Euskaraldia. Euskararen erabileran txip aldaketa bilatzen duen iniziatibaren bigarren ekitaldiak entitateen inplikazioa bilatuko du.
Oiartzunen gaia lantzen hasteko asmoz, bilera egingo dute datorren astelehenean (otsailak 3). Udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira, 18:30ean.