Hazi eta hezteko askatasunean, Urmendin
Oiartzungo Urmendi Haur Eskolan 0-3 adin tarteko haurren hezkuntza sexismo arrastorik gabekoa izan dadin, bertako langileek hezkidetza formazio saioak jaso dituzte. Ikasitakoa aplikatzen hasi dira.
BABESTUTAKO EDUKIA / URMENDI HAUR ESKOLA
Urmendi 0-3 adin tarteko haurren heziketaz arduratzen den Oiartzungo Haur Eskola da. Haurtzaro Ikastolak eta Oiartzungo Udalak osatzen dute, bien arteko partzuergoa da.
Txikienen zerbitzura eta haiek erdigunean izanda, euren zereginari ekiteko etenik gabeko formazioan dagoen lantaldea du. Azken formazioa, hezkidetzarena izan da.
Urmendiko zuzendari Ibintza Iragorrik aipatu duenez, hezkidetza formazio hau langileen barrenera iritsi da, eta horrek eragin baikorra du Urmendiko zereginean, «erraietaraino iritsi zaigu formazioa eta ondorioz, hasteko, norberak pertsona gisa nabaritu du ikuspegi aldaketa. Hau ezinbesteko abiapuntua dela iruditzen zaigu gure eguneroko lanean betaurreko feministekin (moreekin) lan egiteko. Norabidea eta helburua zein den badakigu».
Hemendik aurrera, beraz, hasi besterik egin ez duten bideari ilusioz eta gogotsu ekingo diote: formatzen jarraituz, gaia landuz, hausnarketekin jarraituz, eta nola ez, erabakiak hartuz.
Orain, plan pedagogikoa osatzeko bidean daude, hezkidetzan eta feminismoan oinarritutakoa. Norabidea badakite zein den, nora iritsi nahi duten garbi dute. Orain tresnak ezartzeko bidea hasi dute.
Oiartzungo Udaleko Feminismo teknikariak udalak antolatu duen hezkidetza ikastaroaren gaineko xehetasun gehiago eman ditu. Aipatu du eskola eredu mistoa ez dela nahikoa izan ikuspegi feministatik hezkuntza eredu benetan parekidea sortzeko, eta berariazko lanketa bat osatzen duela, «jabetu ez arren, oso barneratuak ditugu sexuaren araberako rol eta estereotipo sexistak, azken urteetan asko aurreratu arren». Hezkidetzaren oinarian dagoena da neska eta mutilen ahalmen eta norbanakotasuna kontuan hartuta jardutea, ez haien sexuaren arabera: «Norberak hazi eta hezteko askatasun osoa behar du. Sexuak ez du muga izan behar».
Horrela, ikastetxe hezkidetzailea sortzeko formazioa jaso dute Urmendiko langileek, eta horiek hezkuntza prozesuan aplikatzea da asmoa: barne funtzionamenduan, irakasleen arteko lan banaketan, eskolen antolaketan, lan harremanean… «Gogoeta egin dute. Orain horretan sakondu behar da», esan du Feminismo teknikariak.
Ezagutzeko aukera
Apirilaren 30era arte dute aurrematrikulazio epea zabalik Urmendin. Egitasmoa ezagutzeko hainbat bide daude. 943 260 086 telefono zenbakira deituta, hitzordua jartzeko aukera izango da bertako arduradunekin hitz egiteko.
Bestalde, martxoaren 25ean 2019an jaiotakoen gurasoekin aurkezpen bilera egingo dute; apirilaren 1ean, berriz, 2020an jaio edo jaiotzear daudenen gurasoei dei egin diete egitasmoa ezagutu dezaten. Bi bilkurak