Andoainen pianoa fin-fin jotzeko, Tomas Garbizuko ikasleen audizioa

Audizioa asteazkenean da, 17:30ean hasita, Tomas Garbizu Musika Eskolako areto nagusian.

Hilaren 8 eta 9an ospatuko dute Andoaingo Piano Jaialdia, hamabosgarrenez. Bertan izango dira Lezoko pianistak, Tomas Garbizu Musika Eskolakoak. Hala, jaialdia prestatzeko, euren piezak jendaurrean joko dituzte lezoarrek otsailaren 5ean (asteazkenean), 17:30ean eskolako areto nagusian.

Pianistak bakarka eta binaka arituko dira. Honakoak dira artistak: Aroa Domingo, Edurne Bermudez, Araia Gomez, Athenea Mielgo, Amaiur Lizarraga, Aiora Intxaurrandieta eta Ibai Martiarena. Euren irakaslea Marta Bocos da.

Deialdi irekia da. Edonor joan daiteke publiko bezala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.