Galtzarabordako igerilekua itxita izango da larunbat goizean

programatuta dauden igeriketa ikastaroak Fanderiako igerilekura lekualdatuko dituzte, ordutegi berean, haurtxoena izan ezik.

Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa.

Igeriketa lehiaketak egingo dituzte larunbatean Galtzarabordako igerilekuan eta hori dela eta, goizez, itxita izango dira publikoarentzat 13:00ak arte. Halaber, bertan programatuta dauden igeriketa ikastaroak Fanderiako igerilekura lekualdatuko dituzte, ordutegi berean, haurtxoena izan ezik, ikastaro hauek orain arteko ordutegi eta lekuan ematen jarraituko baitute.

Gainontzeko instalazio zabalik izango da, eta bazkideek Fanderiako igerilekua erabiltzeko aukera izango dute egun osoz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.