Intxixu, sorgin eta basandreak hilabete erdian iritsiko dira
Hilaren 14tik 16ra bitartean ospatuko dira aurtengo ihoteak. Egitarauan ez da aldaketa handirik izango.
Otsailaren erdialdean intxixu, sorgin eta basandreek ihoteak ekarriko dituzte Oiartzunera. Kataxulotik jaitsi eta festa giroa nagusituko da hilabeteko hirugarren asteburuan.
Ihote Taldeak egitaraua prestatuta dauka, eta ez du aldaketa handirik. Baina zertarako, ongi funtzionatzen badu?
Hilak 14, ostirala
- 16:45ean: Burrunba, ihoteei dei egiteko. Beheko plazako biribilgunetik.
- 17:30ean: Txokolate jatea Done Eztebe plazan.
- 19:00etan: Azeri dantza eta sorgin dantza, plazan.
- 19:30ean: Intxixu, basandre eta sorginek plaza hartuko dute.
Ondoren, poteoa, zakuz jantzita.
Hilak 15, larunbata
- 9:00etan: Kuestazioa, auzoetan, poxpolinez jantzita.
- 14:30ean: Bazkaria, bakoitza bere auzoko elkartean.
- 18:00etan: auzoetan ibilitako kuadrillak plazan elkartuko dira.
Ondoren, musika eta festa giroa Kataxuloko txozna inguruan.
IGANDEA 16
- 9:00etan: Diana, txistulariekin.
- 11:00etan: Karroxa eta kalejira alaia, Beheko Plazatik aterata.
- 19:00etan: Intxixu, Basandre eta Sorginei agurra. Bukatzeko, suzko akerra.
Iazko argazkiak ikusteko, egin klik esteka honetan.