Gabriel Korta idazlea hil da
1951an jaio zen Donostian, Korta eta 68 urterekin zendu da.
Gabriel Korta poeta hil zen atzo, 68 urte zituela. Donostian jaioa, Errenteria-Oreretan bizi zen Korta. Isiletik (Lur, Ustela Bilduma, 1980); Okaranak (Susa, 1987); eta Harri hautsiak (autoeditatua, 2002) poema liburuak idatzi zituen. 2010ean Laurgarrenak lau argitaratu zuen, 2012an, Elurra galtza motzetan, Diot (2013) eta Maitasunaren indarra ( 2016); azken horietan guztietan idazleak editatu zituen liburuak.