2020/2/4

Langabeen kopurua gora nabarmen Bidasoan, apalago Oarsoaldean

Azken hilabetean langabezia gehien hazi den eskualdeen artetik bigarrena da Bidasoa.

manifestu bat

'Manifestu bat', iganderako antzerki proposamena

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak hilero antolatzen duen saiora Beheko Larraine antzerki taldea gonbidatu dute.

Gabriel Korta.

Irantzu Varelak zabalduko du Emakumeen Etxeko programazioa

Bi hitzaldi, batzarra eta antzerkiarekin. osatu du hilabete honetako agenda Emakumeen Etxeak.

gudarien basoa

Gudarien Basoari eraso egin diotela salatu du amnistiaren aldeko mugimenduak

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2014an agindu zuen kentzea, eta iazko irailean berriro landatu zuten. Pasa den astean kaltetu zuten.

Oarsoaldeko ekintzaileentzat diru laguntzak prest daude

Bi lerro daude: enpresa ideiak garatzeko bat, eta enpresa proiektuak martxan jartzeko bestea.

MIN Saria irabazteko laguntza eskatu du Sergio Zurutuzak

Musika Independentearen Sarietara aurkeztu da berriz ere musikari pasaitarra. Irabazleak, internet bidezko prozesu parte hartzaile baten bitartez erabakiko dira.

Motzian Motz film laburren lehiaketa, Piztu Lezoren eskutik

Motzian Motz Film Laburren Lehiaketarako lanak martxoaren 7ra arte aurkez daitezke. Martxoaren 15ean sari banaketa gala egingo dute.

ihoteak abaraxka

Ihoteak prestatzeko zitak jarri ditu Abaraxka ludotekak

Hilaren 5ean eta 11an joste lanak egingo dituzte ludotekan. Hilaren 8an sorgin eta basandre txikiak sortuko dituzte.

Inauterietako herri bazkarirako txartelak sagai izango dira larunbatetik

Otsailaren 22an, larunbatarekin, izango da bazkaria orain arte bezala Merkatuzarren, eta larunbatean hasiko dira txartelak saltzen.

Oihana Etxebarrieta

Oihana Etxebarrieta legebiltzarkidearekin solasaldia antolatu dute

Reina aretoak hartuko du solasaldia bihar 19:00etan hasita, eta EH Bilduk parte hartzera deitu ditu herritar guztiak.

ZOZKETA

Gipuzkoa Basket eta Marin Ence Peixe Galegoren arteko partidarako sarrerak

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.

ZOZKETA

Antton Kazabonen liburu sorta

HITZAk, HITZAkide batentzat Antton Kazabonen liburu sorta bat zozkatuko du. Liburuak HITZAn jaso beharko dira.

Gazteentzat bikoizketa lehiaketa, aurtengo Motxian Ebyn

12-16 adin tartekoentzako lehiaketa da Motxian Eby. Aurten, bikoizketa lanak egin beharko dituzte gaztetxoek. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatu du.

Asteazkenean egingo dute Lezoko udalbatzarra

Hamar gaiko udalbatzarra izango da. 19:00etan ekingo diote zinegotziek horiek eztabaidatzeari.

Gehiago