Landarbaso Trailen bigarren ekitaldia, maiatzaren 10ean

Otsailaren 16an zabalduko dute Urdabururen mendiko lasterketan izena emateko epea.

Iazko lehen edizioko irudi bat. Argazkia: Imanol Lopez.

Urdaburu Mendizale Taldearen mendiko lasterketaren bigarren ekitaldiak badu data: maiatzaren 10ean (igandea) egingo dute II. Landarbaso Trail. Izena emateko epea ez dago zabalik oraindik, baina adi: hilaren 16ko (igandea) 12:00etan irekiko dute, Herrikrosa plataformaren webgunean. 250 korrikalariko kupoa du. Prezioa: 18 euro.

Iaz bezala, 18 kilometrokoa izango da mendiko lasterketa, 900 metroko desnibel positiboarekin. Maiatzaren 10eko 10:00etan hasiko da lasterketa, Listorretako eremutik. Handik Aiako Harria parke naturalean barrena, Urdaburu eta Aldurako tontorrak zapaldu eta Aizpitarteko kobazuloetatik pasatuko dira.

Iazko edizioan Lurdes Oiartzabal lezoarra eta Joxe Amunarriz hondarribiarra izan ziren garaile.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.