Asteazkenean egingo dute Lezoko udalbatzarra

Hamar gaiko udalbatzarra izango da. 19:00etan ekingo diote zinegotziek horiek eztabaidatzeari.

19:00etan hasiko da udalbatzarra.

Lezoko zinegotziek hitzordua dute asteazken arratsalderako (hilaren 5erako). Ohiko osoko bilkura egingo dute, hamar puntukoa orotara, eta 19:00etan hasiko da. Puntu horien artean, PSE-EEk aurkeztutako mozio bat dago, elikagaien xahuketaren gainekoa.

Honakoak dira, puntuz puntu, aztertuko dituzten gaiak:

  • 2019ko azaroaren 28an ohiko izaerarekin egindako bileren akta onartzea.
  • 107 industria poligonoko 3, 4 eta 5 lursailaren emakida demaniala kontratatzeko espedienteari jardunbide irekiaren bidez hasiera emateko diktamena.
  • URA Ur Agentzia eta Lezoko Udalaren arteko hitzarmena onartzeko diktamena.
  • Herritarrek jarritako alegazioei erantzuteko txostena onartu eta Lezoko Soinu Ingurua Hobetzeko Plana onartzeko diktamena.
  • 2020. urtean udal langileen ordainsariak igotzeko proposamena.
  • 2019ko udal aurrekontuen aldaketaren kontu ematea.
  • Udal kontu hartzailearen txostenen berri ematea.
  • Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa: Lezoko Udala atxikitzea elikagaien xahupenaren aurkako Euskadiko plataformara.
  • Alkatearen, organo kolegiatuetako udal ordezkarien eta delegatuen txostenak.
  • Galde-eskeak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.