Inauterietako herri bazkarirako txartelak sagai izango dira larunbatetik
Otsailaren 22an, larunbatarekin, izango da bazkaria orain arte bezala Merkatuzarren, eta larunbatean hasiko dira txartelak saltzen.
Aurten ere egingo dute herri bazkaria inauterietan Inauteri Batzordeko kideek. Otsailaren 22an, larunbatarekin, izango da bazkaria orain arte bezala Merkatuzarren, eta larunbatean hasiko dira txartelak saltzen.
Hiru menu prestatu dituzte aurten ere: helduenak, beganoak, eta haurrenak. Lehenengo bietarako txartelak 15 euroan salduko dituzte, eta hirugarrenerako txartelak, berriz, 10 euroan. Helduen menua entsalada errusiarra, askotariko iberikoak, oilaskoa parrilan, torrijak, kafea eta edariekin osatu dute; beganoa, berriz, entsalada, gazta begano kroketak, Linda McCarthey hanburgesa eta saltxitxa parrilan, izazki beganoa, kafea eta edariekin osatu dute; haurrena, azkenik, kroketak, oilaskoa parrilan, txokolate tarta eta edariekin osatu dute.
Txartelak Xenpelar Kultur Dendan eta Aralar tabernan izango dira salgai. Inauteri batzordea osatzen dutenek herritarrak animatu dituzte bazkarian parte hartzera, eta gainera, aurtengo gaia aintzat hartuta, jolas eta jostailuekin lotutako mozorroak janztera.