Irantzu Varelak zabalduko du Emakumeen Etxeko programazioa
Bi hitzaldi, batzarra eta antzerkiarekin. osatu du hilabete honetako agenda Emakumeen Etxeak.
San Valentineko eromen kontsumista hitzaldiak zabalduko du hilabete honetako Emakumeen Etxeko programazioa. Irantzu Varelak emango du SETEM Hegoaizea-Baloreen faktoriak antolatutako hitzaldia eta besteak beste otsailaren 14ko maitasun erakustaldi guztiekin kutxa nork egiten duen, jostailu erotiko bat erosi eta aldi berean ekonomia solidarioaren alde egitea dagoen, edota zer maitasun eredu saltzen duten Coca-Colak edo beste marka handien iragarkiek bezalako galderak planteatuko dizkie bildutakoei Varelak. Varelaren hitzaldia, ostegunean izango da, 18:00etan hasita.
Alcasserretik Manadara: izu sexualaren eraikuntza goiburua duen bhitzaldia eskainiko du bestalde Nerea Barjolak; hilaren 11n (asteartea) izango da 18:00etan hasita. Barjola EHUko Feminismoetan eta Generoan doktorea da eta Microfisica sexista del poder liburuaren bidez, Alcasser auzia ikuspegi feminista batetik aztertu du, sexcu indarkeria termino politikoetan eta izuaren mugetatik kanpo kokatzeko, transgresio, borroka eta erresistentzia feministaren mugak erakutsiz.
Hitzaldiak bai, baita hausnarketarako e4spazio eta abaguneak, baina batzarra ere antolatu dute eta hilaren 18an izango da hori (asteartea) 18:00etan. Errenteria-Oreretako emakume guztiak deitu dituzte horretan parte hartzera.
Hilabeteari amaiera biribila emango dio Emakumeen Etxeak eta horretarako, Compañia Laquetumehaces arituko da Exit (la de emergencia) antzezlanarekin. 30 urte barru beren bizitza nolakoa izango den hausnartuko dute antzezlan horretan Josune Gorostegik eta Marijo Landaburuk. Bi emakume zahar isolatuta daude bizitza igarotzen duten lau hormen artean. Egun denak berdin berdinak dira. Halako batean, agian, arrakala txiki bat aurkituko dute nahi dutenari begiratzeko.
Hori hilabeterako antolatu duten ekintza-agenda. Horretaz gain, baina, Emakumeen Etxeak ateak zabalik dituela gogorarazi dute astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, 16:00etatik 20:00etara. Telefono zenbakia honakoa: 943 449 630; posta elektronikoz ere jar daitezke harremanetan interesdunak.