Oihana Etxebarrieta legebiltzarkidearekin solasaldia antolatu dute
Reina aretoak hartuko du solasaldia bihar 19:00etan hasita, eta EH Bilduk parte hartzera deitu ditu herritar guztiak.
Oihana Etxebarrieta EH Bilduko legebiltzarkidea Errenteria-Oreretan izango da bihar. Herri bat irabazteko goiburuarekin, herri batzar irekira deitu du koalizio subiranistak, eta bertan arituko da herritarrekin solasean Etxebarrieta. Hondarribiarra, kazetaria, ekintzaile feminista, politika idazlea, politikaria eta Jaizkibel Konpainiako kapitaina da, besteak beste. Borroka armatua eta kartzelak saiakera idatzi zuen 2016an Zuriñe Rodriguezekin batera.
Reina aretoak hartuko du solasaldia bihar 19:00etan hasita, eta EH Bilduk parte hartzera deitu ditu herritar guztiak.