Euskaraldia prestatzeko saio irekia Antxon
Prestaketa saioa Antxoko Kultur Etxean egingo da, hilaren 8an (larunbata) 10:00etatik aurrera.
Geroz eta gutxiago falta da Euskaraldiaren bigarren ediziorako. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra euskararen normalizazioa helburua duen esperimentu soziala egingo da Euskal Herria osoan. Lehen edizioan gizabanakoen hizkuntza ohituretan eragitea lortu zen. Bigarren honetan, ordea, saiakera kolektiboagoa izango da, pertsonez gain, entitate, elkarte eta bestelako talde eragileetan euskarak pisu handiagoa izatea baita.
Entitateengan nola eragin eta hurrengo hilabeteetarako lan plana; horiek dira hain zuzen ere Antxoko prestaketa saioan jorratuko diren gai nagusiak. Hilaren 8an bilduko dira (larunbata), Kultur Etxean, 10:00etan.