2020/2/5

erik eta win

'Erik eta Win', Ander Lizarralderen Buhameak taldearen ikuskizun berria

Diziplina asko biltzen dituen ikuskizuna da, eta ostiralean estreinatuko dute Donostian. Harreman intimoak ditu oinarrian.

ihoteak

Ikastetxeek ihoteetarako entseguak egingo dituzte

Elizalde Herri Eskolak karroxa prestatzeko saioa egingo du ostiral arratsaldean. Haurtzarok astelehenerako prestatu du entsegua.

[Bideoa eta galeria] Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko erronkarako prest

Euskaraldia aurkeztu zuten atzo. Udazkenean egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa eta Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatuta Merkatuzarren egin zuten aurkezpen ekitaldi jendetsua. Aurkezpenerako prestatu zituzten eserleku guztiak lepo, Errenteria-Oreretako eragile eta norbanako ugarik egin zuten bat euskararen aldeko ariketarekin.

'Marko Makako' proiektatuko da larunbatean Zinema Txikian

Hilaren 8an izango da ikusgai 'Marko Makako' Juanba Berasategi aretoan eta beti bezala, euskaraz.

Euskaraldia prestatzeko saio irekia Antxon

Prestaketa saioa Antxoko Kultur Etxean egingo da, hilaren 8an (larunbata) 10:00etatik aurrera.

'Esan gabe doa' kalean du Muskulok

Muskulo musika taldeak otsailaren 1ean kaleratu zuen diskoa, Niessenen egindako kontzertuarekin batera.

Irati Beorlegi eta Javier Sodupe Indoor triatloiaren irabazleak

76 kirolarik hartu zuten parte guztira —29 emakume eta 47 gizon— eta triatloian 500 metro igeri, zortzi kilometro bizikleta estatikoan  eta Fanderiako bidegorrian zehar 3,25 kilometroko lasterketa egin behar izan zituzten.

Naranjo de Bulneseko tragediaz arituko dira Urdaburu elkartean

Euskal mendizaletasuna astindu zuen Naranjo de Bulneseko (Picu Urriellu asturieraz) tragedia ekarriko dute gogora gertatu eta 51 urtera.

Gehiago