Intxixu, sorgin eta basandreak hilabete erdian iritsiko dira

Hilaren 14tik 16ra bitartean ospatuko dira aurtengo ihoteak. Egitarauan ez da aldaketa handirik izango.

ihoteak Intxixu, basandre eta sorginena izango da plaza, hurrengo asteburuan.

Otsailaren erdialdean intxixu, sorgin eta basandreek ihoteak ekarriko dituzte Oiartzunera. Kataxulotik jaitsi eta festa giroa nagusituko da hilabeteko hirugarren asteburuan.

Ihote Taldeak egitaraua prestatuta dauka, eta ez du aldaketa handirik. Baina zertarako, ongi funtzionatzen badu?

Hilak 14, ostirala

  • 16:45ean: Burrunba, ihoteei dei egiteko. Beheko plazako biribilgunetik.
  • 17:30ean: Txokolate jatea Done Eztebe plazan.
  • 19:00etan: Azeri dantza eta sorgin dantza, plazan.
  • 19:30ean: Intxixu, basandre eta sorginek plaza hartuko dute.
    Ondoren, poteoa, zakuz jantzita.

Hilak 15, larunbata

  • 9:00etan: Kuestazioa, auzoetan, poxpolinez jantzita.
  • 14:30ean: Bazkaria, bakoitza bere auzoko elkartean.
  • 18:00etan: auzoetan ibilitako kuadrillak plazan elkartuko dira.
    Ondoren, musika eta festa giroa Kataxuloko txozna inguruan.

IGANDEA 16

  • 9:00etan: Diana, txistulariekin.
  • 11:00etan: Karroxa eta kalejira alaia, Beheko Plazatik aterata.
  • 19:00etan: Intxixu, Basandre eta Sorginei agurra. Bukatzeko, suzko akerra.

Iazko argazkiak ikusteko, egin klik esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.