Irati Beorlegi eta Javier Sodupe Indoor triatloiaren irabazleak

76 kirolarik hartu zuten parte guztira —29 emakume eta 47 gizon— eta triatloian 500 metro igeri, zortzi kilometro bizikleta estatikoan  eta Fanderiako bidegorrian zehar 3,25 kilometroko lasterketa egin behar izan zituzten.

Irabazleetako batzuk podiumean. Argazkia: Xabier Garagarza

Emakumeetan Irati Beorlegi eta gizonetan Javier Sodupe izan dira pasa den larunbatean Fanderiako instalazioetan jokatu zuten Indoor Triatloiaren irabazleak. 76 kirolarik hartu zuten parte guztira —29 emakume eta 47 gizon— eta triatloian 500 metro igeri, zortzi kilometro bizikleta estatikoan  eta Fanderiako bidegorrian zehar 3,25 kilometroko lasterketa egin behar izan zituzten. Emakumeetan bigarren sailkatu zen Ursi Walliser, eta hirugarren, Jessica Perez; gizonetan, berriz, bigarrena sailkatu zen Mikel Zubieta, eta hirugarrena Borja Estomba.

Taldekako lehiaketan, gizonen mailan, Eneko Aranak, David Estevezek, eta Roberto Asenjok osatutako taldeak irabazi zuen; emakumeetan, berriz, Ainhoa Etxegoienek, Maite Salazarrek eta Amagoia Mitxelenak osatutakoak. Mistoan, berriz, Eider Elberdinek, Urtzi Axpek, eta Xabier Garagarzak osatutako taldea garaitu zen. Familia taldeen kategorian, azkenik, Maria Iparragirrek, Xabier Ugartek, eta Mara Ugartek irabazi zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.