'Marko Makako' proiektatuko da larunbatean Zinema Txikian
Hilaren 8an izango da ikusgai 'Marko Makako' Juanba Berasategi aretoan eta beti bezala, euskaraz.
Aurrera jarraitzen du Pasaiako Zinema Txikiak. Hilaren 8an (larunbata) Marko Makako filma proiektatuko dute Pasai Donibanekok Juanba Berasategi aretoan, 17:00etatik aurrera. 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago filma eta ohiko legez, euskara hutsean proiektatuko da. Marko Makako, ametsetako detektibea da. Lo egiten duenean, krimen konplexuak argitzen ditu. Errealitatean ordea, uharte bateko hondartza tropikal lasai bat zaintzen duen langilea baino ez da. Dena dela, egunerokoan lasaia dirudien hori, abentura paregabe batean bihurtuko da.
Ikasturte hasieratik abian da Pasaiako gurasoek sustaturiko eta udalak lagundutako Zinema Txikia zikloa. Zinemaren bitartez, euskara haurrengana hurbiltzea izango du helburu egitasmoak. Aurreko bi urteetan arrakasta esanguratsua izan du Pasaiako Zinema Txikiak. Mota askotako filmak proiektatuko dituzte, betiere haur eta gazteei zuzendutakoak izango dira.