Trintxerpen ez dira Santa Ageda bezpera ospatzeaz ahaztu
Ohitura zaharrak indartsu daude Pasaiako barruti gazteenean. Trintxerpetar talde bat kalera irten zen bart, Santa Ageda egunaren bezperan, makilez lagunduta, herria girotzera. Herriko kaleetan bat egin zuten Pasaiako Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleek, Pasaia Musikaleko ikasle, trikitilari eta abesbatza eta txistulariekin batera. Bertsolaritzak ere tartea izan zuen Santa Ageda bezperan, Maddalen Arzallus eta Julio Soto bertsolariak bertan izan ziren eta.