Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskal Herria plazako zuhaitzen kimaketa "diru xahuketa" da Lezoko EH Bildurentzat

13.000 euroko kostua dute kimatze lanek. Lorezaintzaz arduratzen den enpresak eta Ingurumen teknikariak ez dute beharrezko ikusten kimaketa.

Euskal Herria plaza, Lezon, artxiboko irudian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2020/02/06

Lezoko udal gobernu taldearen asmoa da Euskal Herria plazako zuhaitzak kimatzea. 30 urte inguruko 22 platanondo dira. Horiek kimatzeko 13.000 euroko aurrekontua adostu du gobernu taldeak, eta EH Bildu ez dago ados: “Gobernu taldeak 13.000 euro xahutu nahi ditu arriskurik sortzen ez duten eta beharrik ez duten zuhaitzak kimatzeko”.

Lezoko EH Bilduk baieztapen hori indartzeko Lezoko lorezaintza lanen ardura duen enpresako teknikarien txostenari eta Ingurumen teknikariaren txostenari egin die erreferentzia.

Lorezaintza enpresaren arabera, kimaketa egiten bada, zuhaitzen egitura naturala aldatu egingo da, “egoera naturalean hazi diren zuhaitzak dira, inongo kopa jaitsierarik jaso gabe. Hau dela-eta zuhaitzen egitura naturala mantendu egin da, eta honek adarrak hausteko arriskua gutxitu egiten du”. Hala, lorezaintza enpresaren proposamena da kimaketarik ez egitea, “segurtasun maila handiagoa bermatua egongo delako. Gainera, kimaketa lanak egiten badira, zuhaitzak maiztasun batekin kimatu beharko dira”.

Lezoko Udaleko Ingurumen teknikariaren iritzia ere helarazi du oharrean EH Bilduk. Bertan jasota dago kimatzeak ez duela segurtasuna hobetuko, “eta lorezaintza zerbitzuarentzako gainkostua suposatuko du, urtero mantenu lanak egin beharko baitira”. Eragin paisajistikoaz ere mintzo da Ingurumen arduraduna, “eragin paisajistiko handia edukiko du, eremua guztiz itxuraldatuz. Horretaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako zerbitzutik adierazi dute ez dutela errepidearentzat arriskurik suposatzen”. Hartara, Ingurumen teknikariaren ondorioa da kimaketa lanen gastua ez dagoela justifikatua.

Horiek horrela, EH Bilduk gobernu taldeari (EAJk eta PSE-EEk osatzen dute) eskatu dio atzera egin dezala asmoan, “ez dago inolako arrazoirik horiek kimatzeko: ez segurtasun arrazoirik, ez eta bestelakorik ere”. 13.000 euro horiek “herriko beste beharrak asetzeko” erabil daitezela eskatu du koalizioak, adibidez, “Jaizkibelen bertako zuhaitzak eta landareria berreskuratzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.