Ingurumena babesteko bi neurri onartu ditu Lezoko Udalak: alde batetik URA Uraren Euskal Agentziarekin lankidetza protokoloa hitzartu dute. Bestetik, Zaraten Ekintza Plana onartu zuten atzo, osoko bilkuran.
Euskal Ligako bi partida eta Gipuzkoako Udaberri txapelketako ligaxkako beste hiru jokatuko dituzte bihar Errenteria-Oreretako Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan. 18:10ean hasiko dira partidak, eta bost jokatuko dituzte guztira.
Lezoko zarata iturri nagusiei erantzuna emateko udalak landu duen ekintza planari behin betiko oniritzia eman zion atzo plenoak EAJ eta PSE-EEren (bi horiek osatzen dute gobernu taldea) aldeko bozkekin; EH Bilduk abstentzioaren alde egin zuen.
Gwilym Rhys eta Elidyr Glynek kontzertua emango dute Artason, baita Balen Lopez de Munain eta Paola Zannonik ere. Goizean, kontzertu didaktikoa.
Bermutada, babarrunada eta txapelketa radiofonikoa antolatu dituzte. Txartelak Arkaitza tabernan daude salgai 15 euroan.
Zuhaitzen Lagunak taldeak ere kimaketen kontrako iritzia azaldu du. Bertako bi kide kimaketa oztopatzen saiatu ziren larunbatean.
Xoxolur Mendi Klubeko kideek Aralar-Ttutturre ingurura egun osoko txangoa egingo dute igandean. Gaur bukatuko da izena emateko epea, Orki tabernan.
Eragile kolektiboekin nola koordinatu eta hurrengo hilabeteetan emango dituzte pausuak erabakiko dituzte barrutiz-barruti datozen egunetan.
Hitzaldia, 18:00etan izango da, Emakumeen Etxean.
Iaz Oiartzunen jaio ziren haurren gurasoak gaur arratsaldean elkartuko dira. Data zehaztuta dute: martxoaren 29an izango da.
Eskualdeko hainbat taberna eta jatetxetan eskuratu daiteke. 12 euroan izango da salgai, eta HITZAkide eta Atarikideentzat 8 euroan.
HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak Psilocybenea aretoko leihatilan jaso beharko dira.