Zartaginak afinatzen hasi dira

Kaldereroak hilaren 15ean helduko dira Errenteria-Oreretara eta beraien zartagin doinuekin iritsiko dira inauteriak.

Kaldereroak iaz Herriko Plazan familia argazkian. Argazkia: Arditurri Auzo Elkartea

Inauteriak hurbil dira, eta haiek iragartzen dituzten Kaldereroak hasi dira dagoeneko zartaginak afinatzen. Hilaren 15ean helduko dira eta 19:30ean abiatuko dira Alaberga auzotik. Antolaketan, Arditurri auzo elkartea. Zartaginak eta ahotsak prestatzeko entseguak antolatu dituzte hilaren 10, 11 eta 13an 19:15ean Arditurri elkartearen lokaletan. Helburua herri eta auzo giroa sustatzea dutela azaldu dute antolatzaileek, eta horren harira, herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.