2019ko atsolorra prestatzeko bilera egingo dute gaur
Iaz Oiartzunen jaio ziren haurren gurasoak gaur arratsaldean elkartuko dira. Data zehaztuta dute: martxoaren 29an izango da.
2019an jaio ziren oiartzuarren gurasoek hitzordua dute gaur arratsaldean. Izan ere, oiartzuar berriei komunitateak egiten dien harrera ekitaldia prestatzeko bilera egingo dute gaur arratsaldean. 17:00etan geratuko dira, udaletxeko pleno aretoan.
Atsolorrak badu data: martxoaren 29an egingo dute. Ohi bezala, euskal kulturan hezteko konpromisoa hartuko dute gurasoek. Aurtengoa erritua berreskuratu ondorengo seigarrena izango da.