Xoxolur Mendi Klubaren sasoiko bosgarren irteera, igandean
Xoxolur Mendi Klubeko kideek Aralar-Ttutturre ingurura egun osoko txangoa egingo dute igandean. Gaur bukatuko da izena emateko epea, Orki tabernan.
Lezoko Xoxolur Mendi Klubaren hurrengo irteerarako egun gutxi batzuk besterik ez dira falta: igandean da (hilaren 9an), eta Aralar-Ttutturre aldera txangoa egiteko asmoa dute. 08:30ean aterako dira, Ijurkoko kioskotik. Egun osoko ibilaldia da, eta aldatzeko arropa eramatea aholkatu dute.
Izena emateko aukera gaur (osteguna) bukatuko da. Hori egiteko, Orki tabernara joan behar dute interesdunek, eta apuntatzearekin batera, bidaiaren ordainketa egin behar da: helduek 10 euro ordaindu behar dituzte, gaztetxoek 8, eta familia ugariek 36.
Informazio gehiago behar duenak Xoxolurren helbide elektronikora mezua bidal dezake.