Zaraten ekintza plana behin betiko onartu du plenoak
Lezoko zarata iturri nagusiei erantzuna emateko udalak landu duen ekintza planari behin betiko oniritzia eman zion atzo plenoak EAJ eta PSE-EEren (bi horiek osatzen dute gobernu taldea) aldeko bozkekin; EH Bilduk abstentzioaren alde egin zuen.
Lezoko zarata iturri nagusiei erantzuna emateko udalak landu duen ekintza planari behin betiko oniritzia eman zion atzo plenoak EAJ eta PSE-EEren (bi horiek osatzen dute gobernu taldea) aldeko bozkekin; EH Bilduk abstentzioaren alde egin zuen. Iaz osatu zuen herritarren ekarpenekin zaraten ekintza plana udalak herritarren ekarpenak aintzat hartuta, jendaurrean jarri eta alegazio epea zabaldu zuten. Epe horretan jasotako guztiak aztertuta, alegazio horien txostenarekin batera, behin betiko onespena eman zitzaion plan horri. Orain, beraz, dokumentuan jasotako ekintzei ekingo die udalak.
Ez zen atzoko plenoak aztertu zuen gai bakarra. 107 industriaguneko 3, 4 eta 5 zenbakien lursailen erabilera emakida kontratatzeko prozesua hasteko diktamena onartu zuen plenoak, halaber. Sail hori geldituta egon dela urte luzeetan zehaztu dute udaletik inolako jarduerarik egin gabe, eta orain espazio hori berrerabiltzeko prozesua zabaldu du udalak, enpresei zuzenduta.
URA Ur agentziaren eta Lezoko Udalaren arteko hitzarmena onartzeko diktamena ere onartu zuten atzoko saioan. Hitzarmen horren bidez, ibaien ibilguak berroneratu eta mantendu nahi ditu udalak URArekin elkarlanean. Udal langileen soldatak legeak agindutako %2a igotzeko proposamena onartu zuten, bestalde, eta azkenik, alderdi sozialistak Elikagaien Xahuketaren Aurkako Euskadiko PLatafoemarekin bate egitea eskatzen zuen mozioa aztertu zuen plenoak, azken horrek ere aurrera egin zuen.