San Valentineko eromen kontsumistaz arituko da gaur Irantzu Varela
Hitzaldia, 18:00etan izango da, Emakumeen Etxean.
San Valentineko eromen kontsumista hitzaldiak zabalduko du hilabete honetako Emakumeen Etxeko programazioa. Gaur izango da hori. Irantzu Varela kazetari eta ekintzaile feministak emango du SETEM Hegoaizea-Baloreen faktoriak antolatutako hitzaldia, eta besteak beste otsailaren 14ko maitasun erakustaldi guztiekin kutxa nork egiten duen, jostailu erotiko bat erosi eta aldi berean ekonomia solidarioaren alde egitea dagoen, edota zer maitasun eredu saltzen duten Coca-Colak edo beste marka handien iragarkiek bezalako galderak planteatuko dizkie bildutakoei Varelak.
Hitzaldia, 18:00etan izango da, Emakumeen Etxean.