Oiartzungo elikagai kontsumoaren eta ekoizpen gaitasunaren diagnosia aurkeztuko dute

Oiartzungo Udalak elikagai kontsumoaren eta lur ondareari buruzko diagnosia egin du, eta datorren asteazkenean aurkeztuko dute.

elikagaiak oiartzunOiartzungo Udalak diagnosia egin du, elikagaien kontsumoa zenbatekoa den ezagutzeko. Horrez gain, Oiartzunen zenbat elikagai kontsumatzen diren kuantifikatu dute ikerketa horretan, baita zenbat elikagai ekoiztu daitekeen ere.

Aurkezpen ekitaldia datorren asteazkenean —hilak 12— egingo dute, udaletxeko areto nagusian. Saioa 17:00etan hasiko da. Udal ordezkariez gain, Gaindegiako kideek hartuko dute parte bertan. Oiartzuar guztiak gonbidatu dituzte aurkezpen horretara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.