Bazkari berezia Zintziliken 35. urteurrena ospatzeko
Bermutada, babarrunada eta txapelketa radiofonikoa antolatu dituzte. Txartelak Arkaitza tabernan daude salgai 15 euroan.
Hogeita hamabost urte beteko ditu Zintzilik Irrati libreak aurten, eta horren harira hainbat ekintza antolatuko dituzte. Lehenengoa, hilaren 15ean (larunbata) izango da; egun horretarako bazkari berezia antolatu dute Txintxarri elkartean.
Bermutada, babarrunada eta txapelketa radiofonikoa antolatu dituzte. Txartelak Arkaitza tabernan daude salgai 15 euroan, eta Zintzilik Irratiko kideen bidez ere eskura daitezke. Hitzordua 13:00etan egin dute Txintxarrin bertan.