Galesko doinuak, Soinuenearen Neguko Kontzertuan
Gwilym Rhys eta Elidyr Glynek kontzertua emango dute Artason, baita Balen Lopez de Munain eta Paola Zannonik ere. Goizean, kontzertu didaktikoa.
Soinuenea Fundazioak prest dauka urtaro honi dagokion kontzertua. Larunbat arratsean izango da, 18:30ean hasita, Ergoiengo Auzokalte elkartean. Gales iparraldeko —bertan hitz egiten dute galestarra gehien— doinuak entzuteko aukera egongo da, Gwilym Bowen Rhys eta Elidyr Glynek ekarrita.
2019an bakarkako artista onenaren saria irabazi zuen Galeseko folk sarietan, eta mundu osoan zehar jotzen aritua da.
Galestarrez gain, Euskal Herriko beste bi musikarik kontzertua emango dute: Paola Zannoni eta Balen Lopez de Muniain. Lehenak biolontxeloa jotzen du, eta bigarrenak, gitarra.
Bost euro ordaindu beharko dira emanaldia ikusteagatik. Urtaroetako kontzertuetan egin ohi duten bezala, ondoren afaltzeko aukera egongo da, hogei euro gehiago ordainduta.
Goizean, familiekin
Galestarren bisita aprobetxatu eta beste ekitaldi bat antolatu dute Soinuenekoek. Goizean, 11:30ean hasita, kontzertu didaktikoa eskaini die Gwilym Bowen Rhysek, haur eta helduei.
Helburua da beste herrialde batzuetako doinuak eta hizkuntzak ezagutzea, kasu honetan galestarra.