Pilota jaialdi bikaina bihar, Agustina Otaola frontoian
Euskal Ligako bi partida eta Gipuzkoako Udaberri txapelketako ligaxkako beste hiru jokatuko dituzte bihar Errenteria-Oreretako Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan. 18:10ean hasiko dira partidak, eta bost jokatuko dituzte guztira.

Euskal Ligako Eskuz Binakakoa jokatuko dute Adonisek eta Odriozolak Amurrioko pilotarien aurka. Bi garaipen eta bi porrot dituzte momentuz, eta falta zaizkien azkeneko bi partidak irabazi beharko dituzte finalerdietan sartzeko aukera izateko. Jaialdiko azken partidan, Ohorezko Mailako Larruzko Paletan arituko dira Eiheramendi eta Yorel; hirugarren garaipena jarraian lortzen saiatuko dira bi pilotariak, sailkapenaren goialdean jarraitzeko. Aurrez aurre, Ordiziako Oiangu klubeko palistak.
Bi partida nagusiak izango dira horiek, baina Batzokiko eta EPLEko elkarteetako pilotariek ligaxka fasean jarraitzen dute Gipzukoako Udaberri Txapelketan, Gipuzkoako Trinkete txapelketan, errendimendukoan… kategoria horietako askotan sailkapen taularen goiko aldean. Malerreka, Zizur, BAztan, Zaramaga eta hainbat torneo pribatuan ere ari dira.
Joan den asteko emaitzak, eta asteburu honetako partidak ikusteko hemen sakatu.