Zartaginak afinatzen hasi dira
Kaldereroak hilaren 15ean helduko dira Errenteria-Oreretara eta beraien zartagin doinuekin iritsiko dira inauteriak.
Kaldereroak iaz Herriko Plazan familia argazkian. Argazkia: Arditurri Auzo Elkartea Inauteriak hurbil dira, eta haiek iragartzen dituzten Kaldereroak hasi dira dagoeneko zartaginak afinatzen. Hilaren 15ean helduko dira eta 19:30ean abiatuko dira Alaberga auzotik. Antolaketan, Arditurri auzo elkartea. Zartaginak eta ahotsak prestatzeko entseguak antolatu dituzte hilaren 10, 11 eta 13an 19:15ean Arditurri elkartearen lokaletan. Helburua herri eta auzo giroa sustatzea dutela azaldu dute antolatzaileek, eta horren harira, herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
