1936ko Espainiako gerraren biktimen gaineko hitzaldia antolatu du PSE-EEk
1936ko Espainiako Gerrako zuzeneko eta zeharkako biktimen gaineko hitzaldia antolatu du Errenteriako alderdi sozialistak hilaren 12an ((asteazkena) 19:00etan Reina aretoan.
1936ko Espainiako Gerrako zuzeneko eta zeharkako biktimen gaineko hitzaldia antolatu du Errenteriako alderdi sozialistak hilaren 12an ((asteazkena) 19:00etan Reina aretoan. Diego Leonet Mayo Kriminologian graduatua, Euskal Herriko profesionalen eta Ikasleen Kriminologia elkartearen lehendakaria, Aranzadiko kidea eta Memoria berrezartzeko Elkarte Zientifikoko Euskal Herriko delegatuak emango du hitzaldia.
gerraren biktima zuzenak eta zeharkakoak zeintzuk izan diren aztertuko dute, justizia trantsizionalaren bidez nola lagundu daiteken esperientzia horiek gainditzen ikusteko ondoren. Egia, Justizia, memoria eta erreparazioa bezalako hitzak beren testuinguruan jartzen saiatuko dira.
Hitzaldia interes handikoa izango dela iritzita, herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, “beharrezkoa iruditzen zaigu gure bizilagunek ezagutu dezaten gure historiaren parte mingarri eta latza”.