Ander Goenaga Munduko Txapelketara
Ander Goenaga errenteriarra aukeratu du Espainiako Surf Selekzioak ISA World Para Surfing Championship Surf Egokituko Munduko Txapelketan parte hartzeko.
Ander Goenaga errenteriarra aukeratu du Espainiako Surf Selekzioak ISA World Para Surfing Championship Surf Egokituko Munduko Txapelketan parte hartzeko. Hainbat modalitateetan ari diren eta elbarritasunak dituzten hamahiru surflarik osatuko dute taldea —bost emakumek eta zortzi gizonek— Luis Perez eta Lucas Garcia teknikariek gidatuta.
Martxoaren 11 eta 15a artean jokatuko da txapelketa hori La Jollan (San Diego, Kalifornia, AEB). Munduko txapleketa aurrera egiteko, kirolariek eskarmentu handiagoa izan dezaten, eta aldi berean, etorkizunari begira helburu berriak finka ditzaten baliagarria dela azaldu du Ostadar inklusioa Lasarte-Oriako elkarteak; bertan entrenatzen da Goenaga.