2020/2/10

Pala partida ikusgarriak jokatu dituzte Madalensoron

Hamar partidu jokatu dituzte asteburuan, eta Lehen Mailako iazko finalistek jokatutakoek ikuskizuna eman dute. Lesio batek partida bat desitxuratu du.

Batelen ligan, bi garaipen gehiago San Juanentzat

Gipuzkoako Batelen Ligako laugarren estropada egin zen atzo Trintxerpe-Illunbek antolatua. Arrosak, Oarsoaldekoen artean garaipena lortutako bakarrak.

'Gure Bizipoza, guztiona' dokumentala aurkeztuko dute bihar

Bizipoza iniziatiba zabaltzeko, zein helburu dituen azaltzeko Gure Bizipoza, guztiona dokumentalaren emanaldia egingo dute bihar Reina aretoan.

Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa.

Esklerosiari aurre egiteko, igeriketa solidarioa

ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren elkartearen aldeko igeriketa proba egingo dute hilaren 29an 15:30ean Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekuan.

Agrupacion Coral Tafallesak, kontzertua emango du basilikan

Kulturaren eta zehazki, musikaren sustapena egiten jarraitzen du Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak. Egitarau oparoa antolatu du urtero bezala aurtengorako ere, eta hilabete honetan Nafarroara jo du.

oiartzungo emaitzak (2020-02-10)

Mutilen bigarren taldeak salbatu du OKEren asteburua

Futbol taldeek jokatutako lau partidetatik bakarra irabazi dute. Areto futboleko bi taldeek emaitza positiboak lortu dituzte.

Ander Goenaga Munduko Txapelketara

Ander Goenaga errenteriarra aukeratu du Espainiako Surf Selekzioak ISA World Para Surfing Championship Surf Egokituko Munduko Txapelketan parte hartzeko.

Trapujale

Trapujalerekin eta Marinazkanerekin bat egiteko entsegua, larunbatean

Lezoko inauterietako kanten eta dantzen berri izateko entsegua antolatu dute hilaren 15erako (larunbata), 16:00etan, Karlos Saldise plazan.

Piztu Lezoren zinema aretoa, otsailean ere zabalik

Piztu Lezo herri iniziatibak otsailareko ere bai zinema egitaraua prestatu du. Emanaldi guztiak Txerrimuñon dira, 21:30etik aurrera.

nerea segura

Elikaduran plastikoa atzean uzteko aholkuak emango ditu Nerea Segurak

Labore Oarso kontsumo kooperatibak hitzaldia antolatu du ostiral arratsalderako. Nerea Segura dietista-nutrizionista gonbidatu dute.

Oiartzun ibaia garbi nahi dute

Oiartzun ibaiaren garbitasunarekin kezkatuta, bertan ziren hondakinak garbitzea erabaki zuten herritar batzuk.

antonio sanchez escudero

Sanchez Escuderok erakusketa zabalduko du ostiralean

'Oiartzunetik izarretara' erakusketa ikusgai izango da hilaren 14tik 24ra. Margolariak berak hitzaldia emango du hilaren 18an.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Erdipurdiko asteburua izan da Lezoko kirol talde nagusientzat. Emaitza aipagarriena, Allerruko gizonen talde nagusiak etxean lortutako garaipena.

euskaraldia oiartzun

Euskaraldirako formazio saioa eskainiko dute gaur

Euskararen aldeko iniziatiba entitateekin lantzeko formazio saioa izango da arratsaldekoa. Euskaraldia lantzeko interesa dutenentzako da.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Jarraian Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak. Sanpedrotarrak beste garaipen bat lortu du Erregional Preferentean, eta onenen artean egonkortu da.

Gehiago