Sanchez Escuderok erakusketa zabalduko du ostiralean

'Oiartzunetik izarretara' erakusketa ikusgai izango da hilaren 14tik 24ra. Margolariak berak hitzaldia emango du hilaren 18an.

antonio sanchez escudero antonio sanchez escudero

antonio sanchez escuderoAntonio Sanchez Escudero oiartzuarrak bere margolanak erakutsiko ditu datorren ostiraletik aurrera, udaletxeko pleno aretoan. Hilaren 24ra egongo dira ikusgai.

Oiartzunetik izarretara izena jarri dio erakusketari, koadroetan urrutiko izarretara bidaiatzen laguntzen duela iragarri baitu.

Sanchezek hitzaldia emango du hilaren 18an, 19:00etan hasita, pleno aretoan bertan. Haurtzarotik zahartzarora egindako bidaia izango du hizpide.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.