Euskaraldirako formazio saioa eskainiko dute gaur
Euskararen aldeko iniziatiba entitateekin lantzeko formazio saioa izango da arratsaldekoa. Euskaraldia lantzeko interesa dutenentzako da.
Aurtengo Euskaraldia entitateetan landuko da, batez ere. Urte bukaeran egingo dute ekitaldia, eta prestaketa lanak hasi dituzte.
Gaur arratsaldean formazio saioa egingo dute, Euskaraldia entitateetan lantzeko interesa dutenentzako. Euskaraldia zabaltzen laguntzeko prest dagoen orori dago zabalduta.
Formazio saioa Fermiñenen izango da, 18:30ean hasita.