Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Batelen ligan, bi garaipen gehiago San Juanentzat

Gipuzkoako Batelen Ligako laugarren estropada egin zen atzo Trintxerpe-Illunbek antolatua. Arrosak, Oarsoaldekoen artean garaipena lortutako bakarrak.

Illunbeko batel bat atzo lehian. Argazkia: Josu Z.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2020/02/10

Gipuzkoako Batelen Ligako laugarren jardunaldia jokoan izan zen atzo (igandea) Trintxerpe-Illunbek antolatua, Pasaiako badiako bokalean. Bertan, Oarsoaldeko batelen artean (Bidasoko arraun elkarteek ez dute ontzirik aurkezten) garaipen bakarrak San Juanek lortu zituen, zehazki, nesken Promesa Mailan, eta mutilen Gazte Mailan.

Beste kategorietan, nesken Haur Mailan Tolosaldea izan zen irabazle, eta San Juan hirugarren. Hibaikako A eta B batelak seigarren eta zazpigarren izan ziren hurrenez hurren.

Mutilen Haur Mailan, berriz, Zumaia irabazlearen atzetik sailkatu zen San Juan. Illunbe laugarren izan zen.

Nesken promesetan, arrosak irabazle, eta Hibaikako ontzia laugarren. Mutilen kadeteetan, berriz, Zumaia azkarrena izan zen, San Juan A laugarrena, San Juan C bederatzigarrena, eta Hibaika A hamargarrena. Beherago sailkatu ziren San Juan B (13), Illunbe (15) eta Hibaika B (17).

Nesken Gazte Mailan Tolosaldea lehenengo eta Orio B bigarren. Hirugarrena izan zen San Juan. Mutiletan, gazteetan ere bai, San Juan lehena, Yola A hirugarrena, eta Illunbe A seigarrena. Atzerago Oarsoaldeko ordezkari hauek: Hibaika (11), Illunbe B (12) eta Yola B (15).

Nesken absolutuan Donostiarra A izan zen azkarrena, San Juani 28 segundoko aldea atera zioten. Hibaikak laugarren postua lortu zuen, eta Illunbe zazpigarrena izan zen.

Mutilen seniorretan, Donostiarra, Orio eta Zaurautzen atzetik Illunbe laugarrena izan zen, eta San Juan seigarrena.

Hurrengo estropada, Gipuzkoako Ligako seigarrena, Zumaian izango da, hilaren 16ko goizean.

Jarraian, atzoko emaitzen berri, eta ligako sailkapen nagusiaren berri, PDF artxibo banatan.

– Gipuzkoako Batelen Ligako laugarren jardunaldia Trintxerpen.

– Gipuzkoako Batelen Ligako sailkapen nagusiak (2020-02-09).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.