Lezoko otsaileko kantu jira, larunbatean

Kantu jira 12:30ean abiatuko da, Aiton Bordatik. Abestiak Aiton Bordan bertan, Aizpea ostatuan eta Tomas Garbizu musika eskolan eskura daitezke.

Kantujira Lezo Lezoko kantu jira.

Lezoko kanti jirak irteera egingo du larunbatean, urteko bigarrena, sasoiko seigarrena. 12:30ean elkartuko dira Aiton Bordan herria euskarazko kantuekin beteko dutenak. Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpea ostatuam eta Tomas Garbizu Musika Eskolan daudela oroitarazi dute antolatzaileek.

Honakoak dira abestuko dituztenak: Marinelaren bakardadea, Non geratzen de denbora, Xur-xuri, Txoria-txori, Euskararen txantxangorriaren kanta, Aldapan gora, Itsasoa gara, Xalbadorren heriotzean, Arratsalde honetan, eta Lau teilatu.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.