Posta bidez botoa emateko bulegoa zabaldu du PSE-EEk

Bertan posta bidezko botoa bideratzen lagunduko diete bertaratzen direnei, bihartik hasi eta martxoaren 26ra bitartean. Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera  10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

irun.ontzia Eusko legebiltzarrerako hauteskundeak

Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeak apirilaren 5ean izango direla iragarri zuen Iñigo Urkullu Lehendakariak atzo. Horren harira, eta mahaira bozkatzera joateko aukera izango ez dutenentzako bulegoa zabaldu duela Herriko Etxean jakinarazi du Errenteriako PSE-EEk. Bertan posta bidezko botoa bideratzen lagunduko diete bertaratzen direnei, bihartik hasi eta martxoaren 26ra bitartean. Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera  10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gaixorik edota elbarri dauden pertsonek, gainera, etxetik bozka dezaketela gogorarazi du PSE-EEk notarioaren bidez, eta horren  gaineko informazioa ere zabalduko dutela ireki duten bulegoan jakinarazi du. Telefonoz ere emango dute informazioa; horretarako, 943 51 99 99 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.