Odola emango dute Antxon hilaren 19an
Pasai Antxoko Osasun Zentroan egingo dituzte odol emateak 6:30etatik aurrera.

Hilaren 19an odola emateko aukera izango da Antxoko Osasun Zentroan
Pasai Antxoko Odol Emaileen Elkarteak jakitera eman duenez, odola emateko aukera izango da hilaren 19an (asteazkena) Pasai Antxoko osasun zentroan 6:30etatik aurrera. Ohi bezala, elkarteak odola emateko deia luzatu die herritarrei, bereziki 18 urtetik gorako gazteei.
Urtarrilean egindako saioan 24 poltsa bildu zituzten eta 4 emaile berrik hartu zuten parte.
