Hamarnaka lagun elkartu dira Oiartzungo plazan, hondakinen "zentzuzko kudeaketa" eskatzeko. Zubietako errauste planta gelditzea exijitu dute.
Bizipoza elkarteak bere azken dokumentala aurkeztu zuen atzo Errenteria-Oreretan, eta horretaz gain, Bizipoza bera osatzen duten laguntzarako zenbait elkarteen errealitateak islatzen dituzten dokuweb batzuk ere aurkeztu zituzten.
Osasun mentalari buruzko zikloa antolatu du Feminismo Sailak. Hiru ekitaldi egingo dituzte, osasun mentalari feminismotik begiratzeko.
Lezoko EH Bildu haserre dago, alkateak eragotzi zuelako Euskaldendak-ek aurkeztutako mozioa azken udalbatzarreko gai ordenean sartzea,
Kenpo kai borrokalari oiartzuarra txapelduna da bi modalitateetan. Horrez gain, haurrekin egiten duen lana aitortu nahi diote Isasari.
Indarkeria matxista kasuen salaketen kopuruak gora egin zuen 2019an Errenteriako Ertzain Etxean. Lapurretak 1.400 izan ziren, gehienak kalekoak.
Mugikorraren erabilera, autoestimaren garrantzia edo guraso zein irakasleen rola bezalako gaiak izango ditu hizpide, datorren asteazkenean.
Alzheimerra berak, zein gaitz hori duten pertsonekin bizitzeak suposatzen duenaz hitz egingo dute Gabierrotako gizarte etxean datorren asteartean (hilak 18).
Oiartzungo Udalak oiartzuarren elikadura, elikagaiak ekoizteko gaitasuna eta lur ondarea aztertu du, eta arratsaldean egingo dute publiko.
Herritar guztiek bat egin ahalko dute iniziatibarekin. Helburu nagusien artean, Birgiña gunearen garbiketa eta eraberritzea izango dute.
Pasai Antxoko Osasun Zentroan egingo dituzte odol emateak 6:30etatik aurrera.
Hilaren 16an (igandea) iritsiko dira Hungariako kaldereroak Trintxerpera. Konpartsan parte hartu nahi dutenek prestaketa saioan parte hartu beharko dute.
Hilaren 25ean izango da hitzaldia, asteartearekin, Xenpelar Etxean, eta 40 minutuko iraupena izango du.